XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bortzgarren ager aldia Saul: (Zer egin? zer egin? (
Nun aurki Israel guzian, gizon horren heineko gizonik?.
Abner: Noiz arte laidoztatua izanen da Israelgo Jainko Jauna?.
Saul: (
Eliab: Kantu bat.
Saul: Ez, ez da kanturik ahalgezko daldara hau, aldi huntan, kenduko dautanik.
Ai! nun aurki Israelen, gizon horri jazartzeko aski bihotz dukenik?.
Dabid: Errege jauna, nihoren bihotza ez dadila ez histu ez etsitu; joanen naiz ni Filistar horren gudukatzerat (ISam. 17,32-37).
Saul: Ez zira zu gai, Filistar horren kontra borrokan aitzeko; haurra zira eta hura gaztedanik gerlaria.
Dabid: Zure zerbitzari hau artzain ninduzun nere aitaren etxean?.
Lehoina agertzen zenean edo berdin hartza, artaldetik ardi baten ebasteko, joaten nintzaion ondotik, jotzen nuen eta ardia ateratzen nion hortzetarik.
Oldartzen zitzaitanean, biloetarik hartzen nuen eta hil arte jotzen.
Zure zerbitzari hunek garraitua izan du bai lehoina, bai hartza.
Berdin izanen da ebakigabeko Filistar hori garraitua, laido eta desafio egin baitiote Jainko biziaren gizoneri.
Lehoinaren eta hartzaren aztaparretarik atera nauen Jaunak, osorik aterako nau Filistar horren eskutik.
Saul: Zoazi eta Jauna izan dadila zurekin.
(